Katona

eBook: Katona

Sprache - Sonstige

Jetzt kostenlos lesen mit der readfy App!

Über das eBook

Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Katonak maitasunari buruz hitz egiten digu, eta maitasunaren kontakizunaz. Hartaz idazteko zailtasunaz dihardu, eta ahots propio baten bilaketaz, begirada patriarkaletik urrun, inolaz ere.

Eremu lausoa esploratzen du, egunerokoaren eta fantasiazkoaren artean, kantu, olerki eta ipuinez osaturik, emakume desobeditzaileen hizkera baliatuta. Eta kristautasunaren eta euskal mitologiaren oihartzunak kordatzen ditu, mitikoa idealizatu gabe.


Über den Autor

Antxiñe Mendizabal Aranburu (Zumarraga, 1968). Idazlea eta editorea. Kazetaritzan aritu ondoren, historia-dibulgazioko hainbat liburu argitaratu zituen. Haur literaturan urteetako jarduera oparoa egin zuelarik, idatzi zuen helduentzako lehenengo liburua: Emakume burugabea izeneko poema ilustratua. Izen bereko ikuskizuna prestatu eta eraman zuen taulara handik pixka batera. 2020. urtean eman zuen argitara bere lehenengo eleberria: Odolekoak. Vínculos izenburupean argitaratu zuen gaztelaniaz consonni argitaletxeak. Katona bere bigarren eleberri honetan, orain arteko literatura-ibilbidetik aldendu eta bestelako ahots eta estilo baten aldeko ariketa egin du.

Produkt Details

Verlag: CONSONNI

Genre: Sprache - Sonstige

Sprache: baq

Umfang: 224 Seiten

Größe: 1,1 MB

ISBN: 9788419490681

Veröffentlichung: